martes, 5 de marzo de 2013

Trinitate Plaza

Tailerretan egiten hari garen lana Trinitate plazaren inguruan zuzenduta dago.  Lehenengo klasean plazaren apunteak eta atentzioa deitu zigun zerbait aztertzea zen ideia.  Bigarren klasean, eta Trinitate plazari buruzko hitzaldi bat izan ondoren, plazatik zer aldatu edo gehituko genuen pentsatu behar izan dugu.  Hitzaldiak asko lagundu digu, plazari buruz datu gehiago jakin ahal izan ditugulako.  Hasiera batean etxe bat zegoen eta hau bota ostean hutsune bat gelditu zen.  Hutsune hori nolabait aprobetxatzeko, Peña Gancheguik herriarentzako plaza bat egitea pentsatu zuen eta frontoi, bolatoki, idi probentzako gunea eta gradak eraiki zituen.  Hortik ona gauza asko aldatu dira plazan eta bere estetika guztiz kaltetuta gelditu da.  Hau nolabait konpotzea da gure xedea.  


Nik, lehenengo klasean bolatokiko zutabeak aukeratu nituen aztergai bezala, Gancheguiren lan gehienetan agertzen direlako eta oso kuriosoa delako.  Beraz, nik plazari zerbait egitekotan bolatokiaren inguruan izango litzateke.  Gainera, bolatokia itxi egin zuten eta gaur egun aldagela bezala erabiltzeko jarrita dago eta niretzat hori egitea eraikuntza garrantzitsu bat alferrik galtzea da.  Bolatokiaz aparte, orain jarrita dauden saskibaloi eta futbolerako kanasta eta atesarea kendu egingo nituzke, oso eskasak direlako eta plazaren estetikaren kontra egiten dutelako.  Honetaz aparte, gradak eta frontoia gustatzen zaizkit baina hala ere frontoiari berrikuntza bat ez legoke gaizki.

Hau azterturik, ni zentratuko naizen gunea bolatokia izango da eta bere edertasuna berriro begi bistan jartzeko zerbait egin nahi dut, bizitasuna berreskuratzen lagunduko dion zerbait.

Gune urbanotik kanpoko Habitata



Bigarren lauhilabeteko lehenengo proiektua bukatua dago.  Habitat bat sortu behar genuen lau pertsonentzako, zati finko bat eta lau mugikor izan behar zituena.  Aurretik, lekuaren krokisen eta pertsonen eskemaren aurre entrega izan genuen.  Nik Markina-Xemein inguruan dagoen orube bat aukeratu nuen, oso lasaia eta bista ikusgarriak dituena.  Nire lau pertsonak, hiru lagun eta ni izan gara.


Nik diseinatutako habitatean diagonalak indar handia hartzen du eta diagonal hori mendebaldetik ekialdera doa.  Zati finkoa aurreko partean dago, bista onenetara zuzenduta, beirate handiekin.  Bere atzealdean lau zati mugikorrak aurkitzen dira, goizeko eguzkiko argia jasotzen dutenak eta ahalik eta bista onenetara bideratuta dituzte beirateak.  Zati finkoa eta zati mugikorrak kristalezko kaxa baten bidez konektatzen dira eta zati mugikorrak ez daudenean barruko terraza bezala joka dezake.  Zati finkoak, jangela aurkitzen den aldean, sabaiaren metro bateko beherakada jasaten du.  Hau, anbiente aldaketa sortzeko egin nuen eta argia goitik sartzen da mahai erdira.  Goiko beirate hau diagonalaren alde batean dago eta kristalezko kaxa beste aldean.



Deskripzio honekin batera, gune urbanotik kanpora dagoen habitataren proiektua azalduta eta bukatutzat gelditzen da.


Green Roof

Otsailaren 27an Kanadako arkitektura irakasle batek gure eskolan hitzaldi bat eman zuen, "green roof" edo teilatu berdeei buruzkoa, hain zuzen ere.  Gizon hau eta berak lan egiten duen enpresa horrelako teilatu ekologikoetan espezializatzen dira, hauei buruz dena dakitelarik.  
Hitzaldia ingelesez izan zen eta hainbat gauza azaldu eta kontatu zizkigun; zer motatako teilatu berdeak dauden, zertarako diren eta zer abantaila dituzten, besteak beste.

Hau pixkat azaltzeko, bi motatako teilatuak daudela esan zigun: extensive roofs eta intensive roofs.  Extensive roof delakoak teilatuetan jartzen dira eta lur gutxi izaten duten teilatuak dira, eta intensive roof, bestalde, lur asko izaten dute eta sotoen edo lur azpiko garajeen gainean jartzen dira, honek zuhaitzak eta landareak landatzeko aukera ematen du jardin bat osatuz.
Teilatu hauek erabiltzearen zergatia ere azaldu zigun; gaur egungo aldaketa klimatikoak gorantz egiten jarrai ez dezan hirietan begetazioa sartzea da helburua, begetazioak tenperatura jaisten baitu eta horrela ingurumenari laguntzen zaio.  Beraz, abaintailak hauek direla esan zigun:
- Tenperaturaren jaitsiera.
- Aire kalitate hobekuntza.
- Animalientzako habitataren sorrera.
- Mikroklimaren hobekuntza.

Green Roof sistema, ingurumenarentzako ona izateaz gain, ura aurrezteko modu ezin hobea da.  Teilatuek euri ura batzeko sistema bat dute lurraren azpiko partean eta ur hori etxeetako komun bonbetara eta horrelakoetara bideratzen da, hau aprobetxatuz.

Honetaz aparte, teilatuko landaretza ere zaindu egin behar da eta horretarako ere sistema bat dago prest lur azpian.  Udan euririk egiten ez badu, landaretza arriskuan dago eta bustirik mantendu behar da.  Horretan urik ez alferrik galtzeko, lur azpian sisterna bat jartzen da, neguan ura jasotzen duena eta udan ur horren bidez lurra bustirik mantentzen duena.


Hau izan zen gutxi gora-behera irakasleak bere hitzaldian kontatu ziguna eta oso interesgarria iruditu zitzaidan, gaur egun hain ezaguna dugun aldaketa klimatikoari aurre egiteko bide bat proposatzen delako eta hemendik aurrera arkitektura bide horretarantz zuzendu behar delako.