
Bigarren lauhilabeteko lehenengo proiektua bukatua dago. Habitat bat sortu behar genuen lau pertsonentzako, zati finko bat eta lau mugikor izan behar zituena. Aurretik, lekuaren krokisen eta pertsonen eskemaren aurre entrega izan genuen. Nik Markina-Xemein inguruan dagoen orube bat aukeratu nuen, oso lasaia eta bista ikusgarriak dituena. Nire lau pertsonak, hiru lagun eta ni izan gara.
Nik diseinatutako habitatean diagonalak indar handia hartzen du eta diagonal hori mendebaldetik ekialdera doa. Zati finkoa aurreko partean dago, bista onenetara zuzenduta, beirate handiekin. Bere atzealdean lau zati mugikorrak aurkitzen dira, goizeko eguzkiko argia jasotzen dutenak eta ahalik eta bista onenetara bideratuta dituzte beirateak. Zati finkoa eta zati mugikorrak kristalezko kaxa baten bidez konektatzen dira eta zati mugikorrak ez daudenean barruko terraza bezala joka dezake. Zati finkoak, jangela aurkitzen den aldean, sabaiaren metro bateko beherakada jasaten du. Hau, anbiente aldaketa sortzeko egin nuen eta argia goitik sartzen da mahai erdira. Goiko beirate hau diagonalaren alde batean dago eta kristalezko kaxa beste aldean.
Deskripzio honekin batera, gune urbanotik kanpora dagoen habitataren proiektua azalduta eta bukatutzat gelditzen da.


No hay comentarios:
Publicar un comentario