Hirugarren eta azken proiektu honetan, bizitzeko habitat itxiak albo batera utziz, Trinitate plazan interferentzia bat egitea tokatu zaigu, harremanetarako habitat bat sortzea, alegia. Interferentzia horrek inguruko auzokideen espazio publikoko beharrak bete behar ditu, Madrileko Campo de la Cebadan ikusi genuen bezalako gauza bat eginez.
Ideia, bertan bizi den jendearentzako gune publikoa egitea da, erabilpena emango dieten zerbait eginez, gaur egun egiten direnak gaindituz, hauek oso menkanikoak baitira: zuhaitzak, bankuak eta haurrentzako jolastokia.
Guk, auzokideentzako espazio publiko arrakastatsu bat lortzeko, beharrezkoa dugu beraiei galdetzea zer behar eta zer nahi duten, eta horregatik Trinitate plazararen inguruan ibili gara bertan zegoen jendeak zer egiten zuen analisatzen eta galderak egiten.
Hasteko, plazara heldu eta bertan zegoen jendeak zer egiten zuen begiratu dugu. Pare bat gazte talde aurkitzen ziren bertan, batzuk eguzkitan eta beste batzuk itzalean etzanda. Hemendik atera dudan konklusioa izan da, beharrezkoa dela nolabaiteko etzateko altzari batzuk jartzea, harria oso hotza eta deserosoa baita. Ondoren, galderak egin dizkiegu eta hori da, hain zuzen ere, erantzun digutena: "Gu plaza honetara etortzen garenean eguzkitan etzaten gara, zigarrotxo bat erre eta lasai-lasai egoteko, ez zen gaizki egongo hamaka batzuk jarriko bazenituzte, erabilpena behintzat emango diegu", jarraian beste batek: "hori bai, nik uste dut plaza honi gehien falta zaiona aterpe bat dela, eguzkiak gogor ematen du eta jasanezina da, eta euria egiten duenerako ere komenigarria da." Hau esanda, gazteen iritzia argi gelditu zait eta guraso batzuei galdetzera joan gara segituan. Gizon bat eta bi emakumeren erantzunak entzun ditugu: "Jazz kontzertuak egiten dituztenean nolabaiteko txiringito bat botatzen dut faltan, jarri eta trago bat hartu ahal izateko musika entzuten dudan bitartean, gainera, haurrak asko jolasten dute hemen eta gurasook gertutik zaindu ahal izateko egoteko leku bat behar dugu, eta esaten dizut, leku horrek taberna txiki bat eta aterpe bat baldin baditu asko erraztuko liguke hemengo egonaldia." esan zigun gizonak eta ondoren bi emakumeek: "plaza hau batez ere haurrena da, hemen inguruan ez dute beste lekurik jolasteko eta oso gustuko dute, baina noski, guretzat ez dago ezer eta ezin gara haurrengandik aldendu ere, beraz ba, mahai batzuk, ahulki batzuk edo horrelako zerbait jarri ahal dezakezue, aterpe bat ere faltan botatzen dugu eta taberna bat hemen edukitzea zerbait jateko eta edateko ezin hobea izango litzateke, bestela asko mugitu behar dugu." Gurasoek argi daukate zer nahi duten, zerbait hartzeko leku bat ahulki eta mahaiekin, haurrak zaindu ahal izateko. Azkenik, edadetuei galdetzea falta zitzaigun: "Bueno, gu ez gara plaza horretan egoten, haurrak ibiltzen direlako baloiarekin aurrera eta atzera, baina guri jubilatuoi badakizue, asko gustatzen zaizkigu mahai jokoak, guri kartetan ibiltzea batez ere, eta hemen ez daukagu horretarako ezer tabernetan ez bada, nahi baduzue horrelako zerbait jartzeak poz handia emango liguke."
Horrela bukatutzat eman genituen elkarrizketak eta konklusioak atera nituen:
- Aterpea.
- Jartzeko eta etzateko ahulkiak.
- Mahai jokoetarako eta zerbait hartzeko mahaiak.
- Barra bat, txiringito batekin.
Orain, pentsatzera!





























