jueves, 11 de abril de 2013

"Kaiolak, Aterkiak eta Burbuilak"

Aurreko egunean hitzaldi bat izan genuen, Javier Echepare arkitektoak zuzendu zuen eta berak idatzitako liburu bati buruz izan zen.  Liburu edo hitzaldi hori "Kaiolak, aterkiak eta burbuilak" deitzen zen eta espazioa analisatzen zuen.

Izenburuko hiru elementu arrunt horien bidez, espazioaren analisia egiten du Echeparek.  Hauek, egunerokotasunean erabiltzen ditugun gauzak dira eta arkitekturan sartuz, espazio ezberdinak sortzen dituzte.




  • Kaiolak:  Objektu bezala hartuz gero, kaiolak kartzela bezala ulertzen ditugu, zerbait bere gogoz kontra gordetzeko lekua, gure menpe egon dadin.  Arkitektonikoki ikusten badugu, kaiola estiloko espazio batek era berean kanpoa eta barrua lotu nahi ditu, kanpotik isolatzen gaitu baina espazioa ez da itxia, irekia baizik.

  • Aterkiak:  Eguneroko objektu bezala, klimatik babesteko erabiltzen ditugu baina arkitekturan begiratuz, estalki bezala funtzionatzen dute gehienetan.  Estalki hauek normalean aterkiaren formarekin jolasten dute argia sartzen hutziz eta horrela giro ezberdinak sortuz.

  • Burbuilak:  Hauek isolamenduarekin lotuta daude, beste mundu batean egotearen ideiarekin eta arkitekturan hauen bidez lortu nahi dena berdina da, kanpoko guztitik isolatzea.  
     





No hay comentarios:

Publicar un comentario