Loft-en inguruan hitz egiten duen liburu hau, Iñaki Abalos arkitektoak idatzia da. Nahiz eta hasiera batean filosofo eta gizarteko gaietan sakondu, gero loft-en inguruan hitz egiten hasten da. Lehenengo zati hau pixkat zaila egin zait ulertzea baina behin hori gaindututa interesgarria izan da, Loft-ak benetan zer diren ulertzen lagundu didalako.
Loft kontzeptua sortu zenean, habitat hauetan bizi ziren pertsonak normalean oso alternatiboak izaten ziren, gizartearen pentsakeratik eta izakeratik urruntzen zirenak, beste bizimodu baten bila zebiltzanak. Habitat hau ez zen inoren diseinu bat izan, nahi gabe sortu zen; diru pixkat lortzeko lokalen bat zabalduz, artelanen erakusketa eta tailer bat montatuz, etab. Azkenean, pertsona horiek lokal horietan lotan amaitzen zuten eta beraien eguneroko bizitza egiteko gauzak eramaten zituzten, eta horrela, nahi gabe, loft-a sortu zen.
Garai hartan ez zen inondik inora esperoko loft-a gaur egun zer bihurtu den: etxebizitza moderno bat, modan dagoena, eta pertsona ia guztien kapritxo dena.
Loft-aren kontzeptua guztiz aldatu da, ezin daiteke izan "kapritxo" bat, hitz horrek luxua adierazten baitu eta loft-a luxuaren guztiz kontrakoa da, diru gutxidun pertsonek sortzen duten etxebizitza. Loft-a ez da pausu batzuen ondorioz sortzen, norberaren beharrak asetzeko baliabideak eraikiz sortzen da, pertsonala da eta singularra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario