Proiektu hau lau pertsonentzako etxebizitza bat egitean datza. Lan honen lehenengo pausua lekuaren eta pertsonen aukeraketa eta deskripzioa, beharrizanak, etab. aztertzea izan da eta hau plano batzuetan irudi, krokis eta eskema bidez azaltzea.
Nik aukeratutako lekua Markina-Xemeinengo mendiko auzo batean kokatzen da, ni bizi naizen auzoan, eta beraz, oso ezaguna eta berezia da niretzat. Leku lasai eta polita da, natura biziz inguratua. Txikitan orube horretan ibiltzen nintzen familiarekin baserriko lan gogorrak egiten eta orain, hau begiratzean, uda haiek gogorarazten dizkit. Hau guzti hau dela eta, inguru hau nik aukeraturiko lau pertsona horiek hiriko espazio urbanotik kanpo bizitzeko leku oso aproposa dela pentsatu dut.
Azkenik, nire lau pertsonak, nire hiru lagunik onenak eta ni gara. Kanpotik berdinak ematen dugun arren, proiektu honen bidez konturatu naiz nahiko desberdinak garela eta bizitzeko orduan bakoitzak bere behar edo nahi propioak ditugula.
Beraz, nire aukeraketa bukatu dudanean, orubearen eta honen inguruaren krokisak egin ditut eta baita nire lau pertsonen beharrizan propioen eta komunen irudizko eskema bat ere. Orain hurrengo pausoa emateko zain gaude.













