Imaginatu logela handi handi bat, horma gorri eta grisekin, argitsua eta
espaziotsua. Hau da nire logela, gure logela.
Nire ohea atetik sartu eta ezkerrealdean dago, fondoan, burua iparraldean
eta hankak hegoaldean. Goizean esnatzean eta mendebalderantz begiratzean,
beste ohe bat ikusten dut, nirearen berdina, handia. Beste pertsona batek egiten
du lo nire logelan, gure logelan. Nire aizpa. Espazio handi hau biok osatutakoa
da, bakoitzak bere izateko erarekin eraikia.Ekialdeko horman bi leiho daude, balkoi eder batera daramatenak.
Hemendik ikaragarrizko artelan bat ikus daiteke; mendi, baso eta berdetasunak
osoturikoa, eta han behean, nire herria.Bi lehio hauen artean nire espazioa dago, lanerako erabiltzen dudana eta
nire gauzez beterik dagoena: argazkiak, liburuak, apaingarriak eta txikitako
panpinak. 90º‐ko bira emanez, hegoaldean, bestidoreko ate bikoitza gurutzatu
daiteke. Barrua hobeto ez deskribatu. Erropak, zapatak, trastu zaharrak edonon
eta edonola. Horregatik, inpernu horretako ateak beti daude itxita, logelak itxura
ona izan dezan. Ate honen alboan nire aizparen lan mahaia dago, bere gauzekin
beteta. Eta ondoan telebista.Horrelakoa da nire logela, gure logela. Handia, erosoa, nirea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario