martes, 5 de febrero de 2013

Dikotomia: Bizia vs. Hila

Proiektu honetan dikotomiekin jolastea tokatu zaigu.  Dikotomia bat aukeratu eta hau maketa baten bidez errepresentatu behar izan dugu, bi hitz antonimoen artean dagoena ere adieraziz.  Nik "bizia/hila" dikotomia aukeratu dut eta zuhaitz baten bizitza irudikatuz azaldu dut.
"Bizia" hitza zuhaitz handi eta trinko baten bidez adierazi dut eta hosto berde ugari jarri dizkiot gaztetasuna eta bizitasuna erakusteko.  "Hila" hitza, ordea, zuhaitz txiki eta makur baten bidez adierazi dut, hosto marro ilun gutxi batzuk jarriz, zahar edo hil itxura hartzeko.  Bi zuhaitz hauen bidez dikotomia azalduta gelditzen da.
Ondoren, erdian dagoena zer den pentsatzean, bi hitz etorri zaizkit: denbora eta bizitza.  Bizia eta hilaren artean bizitza dago, eta bizitza denbora da.  Hau errepresentatzeko bi zuhaitz jarri ditut beste bien erdian, gaztearen albokoa aurrekoa baino pixka bat txikiagoa da eta hostoei kolorea aldatu diet, gaztetasuna desagerraraziz.  Hilaren albokoa, beste aurreko biak baino txikiagoa da eta hostoen kolorea dagoeneko laranja da, zaharra delako.  
Lurraren kolorea ere berdetik marroira aldatzen da denboraren martxa adierazteko eta honen gainean hosto eroriak daude.  Gazteak hosto gutxien ditu lurrean eta zaharrak gehien.  Hosto hauen bidez esperientzia eta bizipenak adierazi nahi izan ditut, bizitza pasatu ahala hauek areagotzen doazelako.
Azkenik, maketaren izkinetatik begiratuz, alde batean zuhaitz gazteak beste guztiak estaltzen ditu, oraindik bizi gabeko bizitza erakutsiz, eta beste aldetik begiratuz, zuhaitz guztiak ikusten dira, zuhaitzaren bizitza osoa erakutsiz, hil arte.






No hay comentarios:

Publicar un comentario