viernes, 1 de febrero de 2013

Zer da ARkiTEkturA?


      Maite Gabiola eta Andrea Burgoa gara eta ondoren irakurriko duzuen aurkezpenak guk egindako proiektua azaltzen du.
     Proiektu honen xedea guretzat arkitektura zer den eta nola ikusi eta ulertzen dugun azaltzea da. Kurtso hasieran guztiok arkitektura azaltzeko idatzitako hitz batzuetatik abiatuz gehien gustatzen zaizkigunak aukeratu eta horiekin maketa bat egitea zen ideia.



Proiektua ulertu ahala, bakoitzak bere ideiak jarri ditugu martxan. Hasteko hitzen txostena irakurri eta guretzako arkitektura ongien deskribatzen duten definizioak azpimarratu ditugu, guztira 21. Hitz horiek bost taldetan banatu ditugu eta talde bakoitzari hitz nagusi bat esleitu diogu: diseinua, iraunkortasuna, pertsona, fusioa eta arkitektura edo artea. Hori horrela, maketaren forman pentsatzen hasi gara; bost bloke ezberdin izanik, bost forma ezberdin atera behar genituen. Horretan pentsatzen geundela hurrengo konklusiora heldu gara: iraunkortasuna+pertsona+diseinua= fusioa -­‐> arkitektura. Hau da gure proiektuaren ideia nagusia. Orduan, hiru forma pentsatu ditugu, bakoitza kolore batekoa, iraunkortasuna, pertsona eta diseinua hitzak espresatzeko.
  • Iraunkortasuna: Angelu zuzeneko forma bat jarri diogu, laukizuzen bat adibidez, eta kolore urdineko kartulina batez egin dugu. Guri iraunkortasun hitza entzutean laukizuzen urdin baten forma etorri zaigu burura. Laukizuzena garbia da, trinkoa eta egonkorra, eta egitura iraunkor bat ere hori da. Kolore urdina hotza da, egitura bat bezala, oraindik bizia falta zaiolako. Beraz, iraunkortasuna ongien deskribatzen duen forma laukizuzen urdin bat dela diogu.
  • Pertsona: Talde honetan gizakia eta ingurumena sartu ditugu. Horrela, kono berde batean pentsatu dugu. Konoak mendi, zuhaitz eta ingurumena eta bizia transmititzen ditu eta kolore berdea ere biziaren kolorea da, beraz, talde honentzako kono berdea aproposena dela pentsatu dugu.
  • Diseinua: Hemen forma ezberdin edo pixkat arraroa egitea adostu dugu eta kolore laranjarekin egin dugu. Forma arraroak ezberdintasuna edo berezia dela transmititzen du eta kolore laranjarekin bizitasuna eta, nolabait esateko, “atrebidoa” dela esan nahi izan dugu, diseinu on batek izan behar duen bezala.

Forma hauek eraiki ditugunean, koloreak zurrunbilo batean biltzea pentsatu dugu. Zurrunbilo hau kolorezko tira batzuekin egin dugu. Tira hauek bakoitza bere kolore berdineko formatik atera eta zurrunbilo batean batzen dira “fusioa” osatuz. Fusio hori lurzoruan zabaltzen da eta hemen beste kolore desberdin bat jarri dugu, kolore guztien batura espresatzen duena. Kolore hau izango litzateke arkitektura, guztiaren batura; lurzoruan zabaltzen da, zimendu bat bezala, eta hiru formak eusten ditu bere gainean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario