Bidaiako azken egun hau ez genuen Madrilen pasatu, goizean autobusean sartu eta Donostirako bideari ekin genion, bidean pare bat lekutan geldituz.
Lehenengo, Roa de Dueroko eraikin bat ikustera joan ginen, Denominación de origen Ribera de Duero bulegoak hain zuzen ere. Eraikin honetan ardoa kontrolatzen duten pertsonek lan egiten dute eta arkitektonikoki eraikin berezia da, aurretik zegoen eraikin zahar bati berri bat esleitu diotelako. Proiektu honen aukeraketa egiteko lehiaketa bat egin zen eta saria, noski, orain dagoen eraikinak eraman zuen. Eraikin modernoa da, lehio borobilekin osatua eta eraikin zaharrarekin harremanetan egoteko harri mota antzekoa duena. Barrutik ez da antzematen noiz zauden eraikin berrian eta noiz zaharrean eta hori da, agian, faltan bota dudana. Nahiz eta eraikin zaharreko alderdian ateetan horma zaharra agerian utzi duten, eraikin aldaketa dagoen lekuan zerbait nabaritzea gustatuko litzaidake.
Hau bukatu ostean, herrira jaitsi eta bertan bazkaldu genuen eta ondoren berriro autobusean sartu eta bodegetarantz abiatu ginen.
Azkenik, beraz, Portia bodegak bisitatu genituen, Norman Fosterrek goitik behera diseinaturiko bodegak. Bodega baten funtzionamendua jakiteko bi urtetako ikerketa egin zen eta ondoren orubearen arabera, nukleoan hirukia duen eta bertatik hiru nabe irtetzen zaizkion eraikina sortu zen. Nabe bakoitza ardoaren fase bakoitzera zuzendua dago. Funtzionamenduaren eta eraikinaren azalpena bukatu zenean ardo pixkat edan genuen eta Donostira bueltatu ginen.
Orokorrean, oso bidaia polita, interesgarria eta lagungarria izan da. :)


No hay comentarios:
Publicar un comentario