jueves, 11 de abril de 2013

Bigarren proiektuaren aukeraketa

Lehenengo proiektuan gune urbanotik kanpoko habitat bat diseinatu ondoren, bigarren honetan gune urbanoan kokaturiko habitata egitea tokatu zaigu, eskola inguruan hain zuzen ere.

Hiru orube eman dizkigute aukeratzeko: eskolaren atzean kokaturiko etxebizitza batzuen azpian dagoen egitura hutsa, eskolaren aurreko hiru farolen espazioa edo eskola alboko plaza.

Hiru lekuak oso ezberdinak dira, bata kobazulo estilokoa da, besteak altura du protagonista eta azkenak inguruko elementuak batzeko jokoa ematen du.
Nik eskola alboko plaza aukeratu dut.  Hemen sortu behar zen habitatat, plaza hilari bizitasun pixka bat emateaz gain, monumentua eta zuhaitza bildu behar zituen, eta beraz, habitata oso luzea izan behar zen.   
Guzti hau lortzea nahiko zaila da leku honetan eta horregatik oso interesgarria iruditu zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario