Otsailaren 27an Kanadako arkitektura irakasle batek gure eskolan hitzaldi bat eman zuen, "green roof" edo teilatu berdeei buruzkoa, hain zuzen ere. Gizon hau eta berak lan egiten duen enpresa horrelako teilatu ekologikoetan espezializatzen dira, hauei buruz dena dakitelarik.
Hitzaldia ingelesez izan zen eta hainbat gauza azaldu eta kontatu zizkigun; zer motatako teilatu berdeak dauden, zertarako diren eta zer abantaila dituzten, besteak beste.
Hau pixkat azaltzeko, bi motatako teilatuak daudela esan zigun: extensive roofs eta intensive roofs. Extensive roof delakoak teilatuetan jartzen dira eta lur gutxi izaten duten teilatuak dira, eta intensive roof, bestalde, lur asko izaten dute eta sotoen edo lur azpiko garajeen gainean jartzen dira, honek zuhaitzak eta landareak landatzeko aukera ematen du jardin bat osatuz.
Teilatu hauek erabiltzearen zergatia ere azaldu zigun; gaur egungo aldaketa klimatikoak gorantz egiten jarrai ez dezan hirietan begetazioa sartzea da helburua, begetazioak tenperatura jaisten baitu eta horrela ingurumenari laguntzen zaio. Beraz, abaintailak hauek direla esan zigun:
- Tenperaturaren jaitsiera.
- Aire kalitate hobekuntza.
- Animalientzako habitataren sorrera.
- Mikroklimaren hobekuntza.
Green Roof sistema, ingurumenarentzako ona izateaz gain, ura aurrezteko modu ezin hobea da. Teilatuek euri ura batzeko sistema bat dute lurraren azpiko partean eta ur hori etxeetako komun bonbetara eta horrelakoetara bideratzen da, hau aprobetxatuz.
Honetaz aparte, teilatuko landaretza ere zaindu egin behar da eta horretarako ere sistema bat dago prest lur azpian. Udan euririk egiten ez badu, landaretza arriskuan dago eta bustirik mantendu behar da. Horretan urik ez alferrik galtzeko, lur azpian sisterna bat jartzen da, neguan ura jasotzen duena eta udan ur horren bidez lurra bustirik mantentzen duena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario